Estutasun, beldur, antsietate, blokeoen… atzetik aurkitzen diren faktore emozional, sinismen, leialtasun famialiar edo informazio epigenetikoak uler itzazu.

Zure inkontzientea ezagutu eta mugak gainditu.

Ez dago zorigaiztokoagorik zoritxarrak ahaztu egiten duen persona baino, bere burua proban ipintzeko aukerarik ez bait du.

Séneca.
Bioneuroemozioa® Bilbo, Laudio eta Okondo
Gertatzen ari zaizuna ezagutu eta nor zaren jakiteko premia daukozu?

Autoezagutza bide batera gonbidatzen zaitut. Zure burutik honelako pentsamendu ugari pasa daitezke: Zergaitik sentitzen naiz inseguru egoera hauetan? Zergaitik gurutzatzen naiz beti jende mota berdinarekin? Nire gaixotasunak nik ezagutzen ez dudan baldintzaren bat ote dauka? Nondik datoz nire beldur eta blokeoak? Konpon ditzaket?

Bioneuroemozio® Bidelaguntzen bitartez, zure inkontzientean duzun informazioa agertarazten lagunduko zaitut. Informazio hau ez jakiteak ongizatea galarazi diezazuke, zure jarrerak baldintzatuaz eta polarizatuaz. Bizi ditugun bizipen asko, erabat garatu ez den gure barne umeak konponduak dira. Gure barne umearen garapen eza, txikitan traumak bizi izanagatik da eta bizitza helduan antzerako bizipenen aurrean erabaki berdinak artzeagatik da. Baina bizitzan momentu bat iristen da, non, erabaki hauek jada ezinegona edo ondoeza eragiten digutela. Irtenbide bakar bezala sentizen ditugu eta beraz polarizatuak daude. Zure persona helduarekin atseginagoak diren jarrerak badira, eta zeintzuk diren aztertuko ditugu.

Sentitzen dugunaren eta egindakoaren arteko desoreka baten aurrean ere aurkitu gaitezke. Oro har desoreka horretaz ez gara jabetzen, baina proiekzioaren bitartez pertsonen arteko gatazka moduan edo gure gorputzetan materializatutako sintoma fisiko moduan isladatzen zaigu azkenean. Autoinposatutako betebeharrek eta familia leialtasunek sentsibilitatea galarazten digute, gura duguna eta egiten dugunaren arteko desberdintasun hori areagotuaz.

Informazio hori azaleratzen eta zure garapenean aurrera egiten laguntzea gustatuko litzaidake.

01

Aurrez aurreko Bidelaguntzak

Banakakoak dira, eta sesioak ordu terdi inguruko iraupen bat izango luke. Gomendatutako aukera da, zuzenekoan komunikazioa anitzagoa bait da. Okondon, naturan murgilduta egiteko aukera.

02

Online Bidelaguntzak

Aurrez aurrekoak konplikatuak direnerako bigarren aukera bat da.

03

Hizkuntza

Menperatzen ditudan hizkuntzak Euskera eta Gaztelania dira, nire ama hizkuntza lehenengo hau izanik. Uste dut garrantzitsuena bezeroak bidelaguntza, erosoen sentitzen den hizkuntzan egitea dela.

04

Kontsulta arrazoia

Bioneuroemozio® Bidelaguntza bakoitza kontsulta arrazoi batekin hasten da. Hau gatazka interpertsonal batetik, sintoma fisiko batetik, blokeo, zalantza edo ardura batetatik abiatu daiteke. Sesio bakoitzean kontsulta arrazoiaren jatorria eta irtenbide posibleak aztertuko dira.

05

Nori dago zuzendua

Adinez nagusia den edozein personari. Baita gurasoen baimena duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteei ere. Ezin ditugu Bidelaguntzak egin diagnosia duten arazo psikikodun pertsonengan.

06

Prezioak

60 euro Okondo-n eta 70 euro Laudio eta Bilbo-n

Bioneuroemozioa®
Gure autoezagutzarako sortutako metodo bat da, zeinek ongizate biopsikosozial bat eskaintzen digun

Energia gara, informazioa gara, bibratzen dugu.

Nikola Tesla.

Enric Corbera psikologoak asmatu eta garatutako metodo bat da, non informazio inkontzientea aztertzearen bitartez, pertsonen ongizate emozional bat aurkitzen laguntzen den.

Gure gatazkak aztertzen eta arrazoi ezkutuak aurkitzen laguntzen digu. Honeri esker nortzuk garenaren kontzientzia handitzen dugu eta gure bizitzetako faktore estresagarrien aurrean portaera anitzagoak sortzen ditugu. Ahalduntze eta erantzunkizun handiagokoak.

Gure buruen azterketan eman beharreko urratsak hurrengoak dira: gatazken azterketa, ulermena, jarrera proaktibo bat izatea eta azkenik errekurtso berriak hartu eta abian ipintzea.

Honek gure bizitzako alor desberdinetan lagundu gaitzake, kasuan kasu, lana, lagunak, bikotea edo familia.

Metodologiaren helburuak hurrengoak dira:

  • Jendearengan pertzepzio aldaketa bat eragin, beraien gatazkak beste ikuspuntu batetik ikus ditzaten eta azpian datzan informazioa uler dezaten.
  • Emozioen funtzioa ulertu, errespetatu eta kudeatzen ikasi.
  • Umetan bizitako traumak, pertsona heldu baten ikuspuntutik ulertzera heldu. Bizitakoaren pertzepzio berriak barneratzea eta epaitutako pertsonak onartzea.
  • Egoera traumatikoak konpondu arte, antzerako egoerak bizitzan behin eta berriro errepikatzen ditugula ulertzea.

Bioneuroemozioa® metodoak korronte desberdinetatik edaten du, naiz eta norberarenak diren berezitasunak ere badituen.

  • 11
    Emozioak. Axola zaiguna ulertzeko giltzarri dira eta gure informazio inkontzientea erakusten digute. Aditzen ikastea eta beharrezkoa duten espazioa eskaintzea, nahitaezkoak dira oreka fisiko eta mental bat eskuratzeko. Emozioen bitartez bizia den guztia gure oroimenean da ainguratua.
  • 11
    Biologia. Gure gorputza, ingurunea eta gure pertsonaren arteko komunikazio bide bat da. Komunikazio fisiko, dialektiko edo energetiko hau aztertzea da Bioneuroemozioaren oinarrietariko bat.
  • 11
    Psikoneuroinmunoendokrinologia. Gure gorputzaren, buruaren eta emozioen arteko elkar eragina aztertzen du. Estres batek maila guztietan (Psikean, sistema neurologikoan, sistema inmunean eta endokrinoan) eragiten digun ideitik abiatzen bagara, ondorioa da islada ere maila guztietan agertuko zaigula. Pertsonak bere osotasunean aztertzeak, estresak aurkitzeko eta bakoitzaren funtzionamendua ulertzeko aukerak ugaritzen dizkigu.
  • 11
    Jokabideen epigenetika. Kontuan hartzen da, heredatutako genetika familiarraz gain, jarrerak, sinismenak eta gatazkak ere heredatzen direla. Familia jokabideen patroien behaketaren bitertez, baldintzatzen gaituen gure sinismen eta lehialtasun familiarrak hobeto ulertzera heltzen gara. Askotan, ezagutzen ere ez dugun informazio hau kontziente egiteak, jarrerak aldatzera eta epaiak desegitera garamatza, gure erreakzio motak eta alternatibak ugarituz.
  • 11
    Programazio Neurolinguistikoa (PNL). Gure organismo eta emozioetan, pentsamendu eta sinismenek duten eragina aztertzen du. Hizkuntza hitzegina eta hitzeginbakoa aztertuaz, eta desafioaren bitartez, bakoitzaren errealitatea pertzepzio huts bat baino ez dela agerian jartzen zaio persona bakoitzari.
  • 11
    Psikologia. Naiz eta Bioneuroemozioa® terapia psikologikoekin alderagarria ez den, lanerako forma eta helburu desberdinak bait ditu, pertsonen ezagutza eta laguntzarako metodo oso egoki bat da. Korronte psikologiko desberdinetatik hartutako kontzeptu eta baliabide askoz hornitu egiten da.
11

Bizitzaren unitatea bizi duenak, bere burua izaki guztiengan ikusten du, eta izaki guztiak bere buruarengan, eta begirada inpartzial batekin begiratzen du guztia.

Buda.
Azibar Zarate Madariaga
Nire deriba pertsonala
11

Pertsona baten identitatea ez da duen izena, ez jaio zen tokia, ez eta jaio zen eguna. Pertsona baten identitatea soilik izatean datza, eta izatea ezin da ukatu.

José Saramago.

Nire izena Azibar Zarate Madariaga da. 1976ko Apirilaren 5ean jaio nintzen Bilbon (Bizkaia). Nire ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean (E.H.U.-U.P.V) burutu nituen, Mehatzetako Ingenieritza Teknikoa ikasten.

Txiki-txikia nintzenetik, nire mekanika eta naturarekiko grinak zientzietako bidetik eraman ninduen, eta ikasketa unibertsitarioak bukatutakoan, nire bizitza profesionala bi hamarkadaz, energi nuklearraren eta petróleoaren industrian, forja, laminazio eta fundizio produktuen kanpo kalitate inspektorea izatera bideratu zen.

Nire bizitzako alor tekniko guzti honek, pixkanaka-pixkanaka erakargarritasuna galdu zuen eta bizitzaren alde gizatiarrak aldiz indarra hartu zuen. Enpresetara egiten nituen bisitetan, langileekin lan gatazka edo gatazka pertonalei buruzko elkarrizketak izateko baliatzen nuen egoera. Baita irtenbideei buruz hitzegiteko ere.

Aldaketa guzti hau aitatasunak lagundua etorri zen. Bertan nire pertsonaren alor ezezagun asko ezagutu nituen. Nire ikuspegiak eta lehentasunak aldatu egin ziren. Markatu ninduen gertakarietako bat gure seme alabak hezkuntzatik ateratzea izan zen, eskolaz kanpo egonik urte luzez. Aurretiaz pentsa ezinezko mundu bat ireki zen gure aurrean. Gizarteak markaturiko bidetik kanpo, ofizialak bezain onak ziren beste errealitate batzuk bazirela ikasi nuen. Egoera antzerakotan zegoen jende asko ezagutu genuen, baina ordurainoko nire ikuspuntu desberdinarekin. Nere sinismenen araberako errealitate bat ezagutu nuela jabetu nintzen, eta hauek aldatuz gero pertsonaren errealiatea bera aldatzen zela.

Esperientzia honek neure behar izanak jagotera eraman ninduen. Urteak neramatzan bizitza lasaiago eta jasangarriago baten beharrean. Nire bizitzaren abiadura jaitsi behar nuenaren barne ahots bat entzuten nuen sarri. Gure hiri bizitza utzi eta landa bizitzan murgildu ginen. Baserria eta lurrak erosi eta berrogeitahamar bat urte hutsik zeramatzan baserri zaharrari bizi berri bat emateko abenturan abiatu ginen. Hau nire lan arloko lan kopuruaren igoera esponentzial batekin etorri zen eta baita Covid-ak ekarritako lan baldintzen gaiztotzearekin. Bajan egoniko eta enpresarekin eginiko negoziazioen epe baten ondoren, irteera negoziatu batera irisi nintzen. Bertan hasi zen gure etxeari forma ematera eta nire pertsonaren azterketara dedikatu naizen denboraldi hau. Hasiera batean, era autodidakta batean hasi nintzen biodeskodifikazioa, terapia metodo desberdinak eta arnasketak ikasten. Gerora, emozioen ikasketak liluratu ninduen, Bioneuroemozioa®n murgildu nintzelarik. Bioneuroemozioa®k nire bizitzan lagundu nauten sintoma fisikoei erantzun berriak aurkitzen lagundu nau, argia emanaz baita nire blokeo eta pertsonarteko gatazkei.

Nire sinesgaiztasuna honelako metodoen aurrean, mundu tekniko batetatik etorrita, guztizkoa izan zen hasiera batean. Halakoa izan da laguntza, nire momentu honetako ilusiorik handiena, ahalik eta jende gehiena lagundu ahal izatea bait da. Metodoa partekatzea bizitzako arazoei aurre egiteko, eta pentsatzeko era desberdin asko daudela erakustea da helburua.

Bioneuroemozioa®ren Diplomatura atera nuen Enric Corbera Institutuan, eta orain zortedun sentitzen naiz, jendearekin Akonpainamentuak egin ahal izateaz.

Nuere burua persona ulerbera, intuiziozko eta nekaezin moduan ikusten dut. Naiz eta hitz hauek NAIZenaren zati txiki bat baino ez duten adierazten. Nire bizitzaren kontrola askatzen eta ziurgabetasunean bizi izaten ikasi dut, oparotasunean sinisten eta nire barne ahotsari jaramon egiten. Egiazkoago sentitzen naiz neure buruarekin eta honek aldaketak ekarri ditu nire baitan eta nire inguruan.

Hau proiektu personal bat da
BIONE

Hau proiektu personal bat da. Aldaketa baten beharrean sentitzen diren pertsonei ikuspuntu desberdinak aurkezteko nire ilusiotik abiatzen da. Momentuz “bakarrean” proiektu honetan, baina nire bikoteak eskeinitako estimaezinezko laguntzarekin sorkuntza eta giza alor askotan.

Sail honetan, proiektu honeri forma eta izena ematerako orduan zerk mugitu nauen azalduko dizuet, baita proiektuaren diseinu arrazoiak azaldu. Modu egokia iruditzen zait ezagutu nazazuen eta baita proiektu honen parte sentitu zaitezten.

Izenak Bioneuroemozioa®rekin du lotura noski. Hiru hitzen siglek lotuta emandako izena da. BIO Neuro Emozioa (BIONE). Halaber hitz joko bat osatzen du. I hizkia libelularekin ordezkatuta, B hizki bat eta ONE hitz bat geratzen zaizkigu, ingelesez irakurrita “be one” ateratzen zaigularik. Bioneuroemozioa®ren zutabe nagusi den Kontzientzia unitateari erreferentzia egiten dio honek. Gure bizitzetan gertatzen zaigun guztiak gurekin eta gure informazioarekin lotura du. Osotasuna gugan dago eta gu osotasuna gara.

11

Libelula herensuge hegalaria da. Nire zodiakoko ikurra Aries da, sua delarik, eta horoskopo txinatarrean herensugea nauzu. Beraz sorgin orratzarekin oso lotua sentitzen naiz, eta horrez gainera bizi naizen lekuan bere konpainiaz arrunki gozatzeko zortea daukat.

Sorgin orratza neure proiektuaren sinbolo aukeratu izanaren zenbait alderdi kontatuko dizkizuet.

Sorgin orratza orekaren ikur bezala hartzen da. Aldaketekin eta errealizazio pertsonalekin lotzen da, norbait eboluzio personal edo espiritual baten dagoenean, sarritasunez azaltzen zaizkiolarik. Japonen boterearen ikur dira eta Txinan oreka eta zorte onarekin erlazionatzen dira. Badago ere mezuen eramaleak direla uste duenik. Gaztelerazko libelula hitza, libella-ren txikigarria da, pisu bardinetara orekatzen den balantza baten maila esan gura duelarik. Honek oreka mantentzeko gaitasuna adierazten du. Ur-artean bizi diren izakiak izanik, erlajazioa eta inkontzientea adierazten dute.

Haien historia kontatuko dizuet:

Berriki jakin dugu milioika sorgin orratzek urtero ozeanoa gurutzatzen dutela. Urritik hurrengo urteko urtarrilerarte izaten da hori. Intsektu txiki hauek zeukaten helmuga, zientziarentzako ezezaguna izan da urte batzutan.

Misterio honi erantzuna urak eman zion.

Zientzilariek, irteera puntua Indiako hegoaldean daukatela aurkitu dute. Bertatik sorgin orratzek Ozeano Indikoa zeharkatu eta Maldivas uharteetara iristen dira. Migrazio honen zihurtapena 1100 uhartez baino gehiagoz osaturiko artxipielago honetan izan zen 2016an. Orduan arrazoizko zalantza bat piztu zen: Zertarako Maldivetaraino hegan egin, inguru honek ez badu garrantzizko ur geza kantitaterik? Izan ere sorgin orratzek ur geza behar dute bizirauteko. Berriro ere, eta beste misterio batzuekin gertatu den moduan, migrazio hau ulertzeko gakoa ura zen.

11

Behatu zen sorgin orratzak bazirela ere Seychelleak bezalako beste artxipielagoetan, Indiatik 2.700 kilometrotara alegia. Denborarekin ulertu zen bai Maldivak zein Seychelleak intsektu honentzako hornidura puntuak soilik zirela, ez heuren helmuga puntua. Sorgin orratzek beraien migrazioa jarraitzen zuten Afrikaraino, Uganda, Tanzania eta Mozambike bezalako herrialdeetaraino. Horixe zen haien helmuga puntua, kontinente afrikarra.

Laburbilduz, 9.000 kilometro baino luzeagoa zen ibilbidea egiten zuten, gero bueltan errepikatu behar izateko. Monarka tximeletena baino migrazio luzeago bat beraz.

Zientzia mundua urte luzez aztoratu zuen galdera beraz hurrengoa izan zen: Zergaitik egiten dute? Zer da sorgin orratza halako balentria egitera bultzarazten duena?

Erantzuna irmoa izan zen proba guztiak egiaztatu ondoren: ur gezagatik egiten dute.

Bai, sorgin orratzek ur geza jarraitzen dute. Uraren maitale nagusienak dira sorgin orratzak. Horrexegatik jazartzen dituzte Indiako monzoia, ondoren Afrika Ekialdeko euriak, jarraian Hego Afikakoak eta azkenik berriz ere hurrengo urteko Indiako monzoiak. 6.000 metroko goitasunera igoteko gai dira, bertako haizeak eta baldintza klimatiko bereziak baliatzeko. Horri esker kukua, belatza edo zata bezalako hegazti espezieak sorgin orratzetaz elikatu daitezke haien zeharbideak gauzatzeko.” iagua.

Historia hau liluragarria izan zen eta animali berezi honek nigan sortarazten zuen erakarpen indar horretan pittin bat gehiago murgiltzea lortu zuen.

Sorpen prozesu guzti hau nire ikasketa prozesuaren eta autoezagutzaren parte eder bat izan da. Sentitzen nuenarekin konektatzeko eta horri leku emateko baliatu dit.

Neuk egin dudan bezala gozatu izana espero dut.

Daukona aberastasunik handiena bezela kontuan hartzen ez duena, zorigaiztokoa da, naiz eta munduaren jabe izan.

Epikuro Samos-ekoa.
BLOGA
11

Menpekotasunak

Menpekotasunak neurrigabeko ohiturak dira. Era inkontziente batean gara heurekiko menpekoak. Erakargarri edo gustagarri suertatu dakizkiguke eta erabat normalak direla edo eta nahi dugunean utzi ditzakegula sentitu genezake. Nahi dugulako bizi ditugula pentsatzen dugu, baina jakitun ez garena da haiekiko dugun dependentziaz. Sustantziekin lotutako menpekotasunak dira...
Sakondu
11

Nola eragiten didate Gabonek osasunean?

Gabonen aurretik farmatziara joan eta bertan botikariak zera adierazi zidan. “Orain hasten da guretzat urte sasoirik lanpetuena. Gabonetan jende asko gaixotu egiten da.” Zer gertatzen da beraz sasoi honetan horrenbeste eragiten diguna gure osasunean? Hasteko, kontutan hartu beharreko faktore garrantzitsu bat da, gaixotasunak gure organismoko...
Sakondu
11

Nola aurre egin aldaketei gure bizitzetan

Aldaketak Etapa berri bat hasten dugun bakoitzean, zalantza multzo berri bat agertzen zaigu. Komenigarria zait hau egitea? Aukeraketa egokia egiten nago? Behar bezain ona naiz? Momentu egokia da? Agian behar adinako esperientzia edo jakinduriarik ez dugula pentsa dezakegu, edo eta gauzak hobeto prestatuaz gero dena...
Sakondu
11

Kontzientzia Unitatea

Kontzeptua Kontzientzia Unitatearen kontzeptua askotan entzun dugun zerbait da. Naiz eta zer den ezagutu, gugan guztiz barneratu gabeko zerbait da. Gure egoarekin asko identifikatzen gara, soilik hori bagina bezala, eta gure izatea, normalean guk gure gorputz fisikoaren mugak diren ikuspegi horretara mugatzen dugu. Gorputz energetiko...
Sakondu
KONTAKTUA

Konsultak:

  • Bilbo – Bizkaia
  • Okondo (Aiaraldea) – Araba.

Telefonoa: 648233829 (Mugikorra eta Whatsapp)

E-mail: bione@bione.eus

    Izen abizenak*

    Posta elektronikoa*

    Telefonoa (aukerakoa)

    Mezua*