Zure inkontzientean daramazuna kontziente egiten ez duzun bitartean, honek zure bizia zuzenduko du, eta zuk patua deituko diozu.
Autoezagutza bide batera gonbidatzen zaitut. Zure burutik honelako pentsamendu ugari pasa daitezke: Zergaitik sentitzen naiz inseguru egoera hauetan? Zergaitik gurutzatzen naiz beti jende mota berdinarekin? Nire gaixotasunak nik ezagutzen ez dudan baldintzaren bat ote dauka? Nondik datoz nire beldur eta blokeoak? Konpon ditzaket?
Bioneuroemozio® Bidelaguntzen bitartez, zure inkontzientean duzun informazioa agertarazten lagunduko zaitut. Informazio hau oso baliagarria da gure bizitzako alor desberdinak garatzean. Gure gaixotasunak gurekin zertarako dauden ulertuko dugu, ugaritasuna zergaitik gauzatzen ez den, gure seme alaba edo bikotearekin ditugun gatazkek zer adierazten duten, zergaitik lanik aurkitzen ez dugun, edo eta gure bizitzan aldaketak egin ezinik zergaitik aurkitzen garen ulertzea, besteak beste.
Gure adimenak, gure beharrizanen gainean, informazio bat adierazten digu, baina askotan kontrajarria egoten da inkontzienteki sentitzen dugunarekin. Honek gatazka emozional batean murgiltzen gaitu, eta gatazka hori gure bizitzetan gaixotasun moduan, erlazio apurketa baten moduan edo lan galera bat bezala isladatzera garamatza, beste askoren artean.
Informazio inkontziente hau jakite hutsak, ongizate emozional batera garamatza, gatazka ulertzera, eta gure buruarekin jasangarriagoak diren jarrerak hartzera.
Bidelaguntzen bitartez, bakoitzaren ahalduntzea jorratuko dugu, norbere emozioak ulertzuaz eta sinismen eta leialtasunak berradierazten. Horretarako kontsulta abiapuntu moduan, sintoma fisiko, gaixotasun, pertsonen arteko gatazka, blokeo, zalantza edo ardura batetik abiatuko gara.
Banakakoak dira, eta sesioak ordubete inguruko iraupena izango luke. Gomendatutako aukera da, zuzenekoan komunikazioa anitzagoa bait da. Okondon, naturan murgilduta egiteko aukera.
Aurrez aurrekoak konplikatuak direnerako bigarren aukera bat da.
Menperatzen ditudan hizkuntzak Euskera eta Gaztelania dira, nire ama hizkuntza lehenengo hau izanik. Uste dut garrantzitsuena bezeroak bidelaguntza, erosoen sentitzen den hizkuntzan egitea dela.
Bioneuroemozio® Bidelaguntza bakoitza kontsulta arrazoi batekin hasten da. Hau gatazka interpertsonal batetik, sintoma fisiko batetik, blokeo, zalantza edo ardura batetatik abiatu daiteke. Sesio bakoitzean kontsulta arrazoiaren jatorria eta irtenbide posibleak aztertuko dira.
Adinez nagusia den edozein personari. Baita gurasoen baimena duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteei ere. Ezin ditugu Bidelaguntzak egin diagnosia duten arazo psikikodun pertsonengan.
-Antobe Baserria.
Jandiola kalea 14.
Okondo. 50€.
-Naturopatia Zubia.
Maestro Elorza kalea 1,
B4. Laudio. 60€.
-Regazo Feliz.
Mazarrado zumarkalea
35, 1ºA. Bilbo. 60€.
4×3 eskaintza
Energia gara, informazioa gara, bibratzen dugu.
Enric Corbera psikologoak asmatu eta garatutako metodo bat da, non informazio inkontzientea aztertzearen bitartez, pertsonen ongizate emozional bat aurkitzen laguntzen den.
Gure gatazkak aztertzen eta arrazoi ezkutuak aurkitzen laguntzen digu. Honeri esker nortzuk garenaren kontzientzia handitzen dugu eta gure bizitzetako faktore estresagarrien aurrean portaera anitzagoak sortzen ditugu. Ahalduntze eta erantzunkizun handiagokoak.
Gure buruen azterketan eman beharreko urratsak hurrengoak dira: gatazken azterketa, ulermena, jarrera proaktibo bat izatea eta azkenik errekurtso berriak hartu eta abian ipintzea.
Honek gure bizitzako alor desberdinetan lagundu gaitzake, kasuan kasu, lana, lagunak, bikotea edo familia.
Metodologiaren helburuak hurrengoak dira:
Bioneuroemozioa® metodoak korronte desberdinetatik edaten du, naiz eta norberarenak diren berezitasunak ere badituen.
Bizitzaren unitatea bizi duenak, bere burua izaki guztiengan ikusten du, eta izaki guztiak bere buruarengan, eta begirada inpartzial batekin begiratzen du guztia.
Pertsona baten identitatea ez da duen izena, ez jaio zen tokia, ez eta jaio zen eguna. Pertsona baten identitatea soilik izatean datza, eta izatea ezin da ukatu.
Nire izena Azibar Zarate Madariaga da. 1976ko Apirilaren 5ean jaio nintzen Bilbon (Bizkaia). Nire ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean (E.H.U.-U.P.V) burutu nituen, Mehatzetako Ingenieritza Teknikoa ikasten. Aurrerago asalduko dizkizuedan bizipenen ondorioz, bizitzak Bioneuroemozioa®ren Diplomatura eta Masterra ateratzera eraman nau Enric Corbera Institutuan, eta zenbait urtetako esperientzia pilatzera jendearekin bidelaguntzak egiten. Honez gain neure prestakuntza eta jakintzak zabaltzearen bidean, momentu honetan Psikologiako ikasketak burutzen hari naiz.
Segituan nire ibili pertsonal eta profesionalean bizi izan dudan aldaketa prozesuaren azalpen txiki bat duzue, ikus dezazuen nola, gure barne ahotsari entzunez gero, bizitzak, aurretiaz uste ezinezko tokietara eramaten gaituen. Zaila dirudien arren, urrats batek beste batera zaramatza, eta gero eta konektatuago sentitzen zara zure izatearekin. Denborarekin aldatuz goaz, eta garai bakoitzean behar dugun horri espazioa ematea garrantzitsua da. Zeozerk bereizten banau, nire informazio inkontzientea entzutea eta ulertzea izan da, eta baita nire eta ingurukoen beharrizanak ulertu eta errespetatzea. Beraz gatazka interpertsonalak (bikote, seme-alaba, guraso edo beste edozeinekin) eta aldaketa prozesuak dira nire punturik sendoenak bidelaguntzaile moduan.
Txiki-txikia nintzenetik, nire mekanika eta naturarekiko grinak zientzietako bidetik eraman ninduen, eta ikasketa unibertsitarioak bukatutakoan, nire bizitza profesionala bi hamarkadaz, energi nuklearraren eta petróleoaren industrian, forja, laminazio eta fundizio produktuen kanpo kalitate inspektorea izatera bideratu zen.
Nire bizitzako alor tekniko guzti honek, pixkanaka-pixkanaka erakargarritasuna galdu zuen eta bizitzaren alde gizatiarrak aldiz indarra hartu zuen. Enpresetara egiten nituen bisitetan, langileekin lan gatazka edo gatazka pertonalei buruzko elkarrizketak izateko baliatzen nuen egoera. Baita irtenbideei buruz hitzegiteko ere.
Aldaketa guzti hau aitatasunak lagundua etorri zen. Bertan nire pertsonaren alor ezezagun asko ezagutu nituen. Nire ikuspegiak eta lehentasunak aldatu egin ziren. Markatu ninduen gertakarietako bat gure seme alabak hezkuntzatik ateratzea izan zen, eskolaz kanpo egonik urte luzez. Aurretiaz pentsa ezinezko mundu bat ireki zen gure aurrean. Gizarteak markaturiko bidetik kanpo, ofizialak bezain onak ziren beste errealitate batzuk bazirela ikasi nuen. Egoera antzerakotan zegoen jende asko ezagutu genuen, baina ordurainoko nire ikuspuntu desberdinarekin. Nere sinismenen araberako errealitate bat ezagutu nuela jabetu nintzen, eta hauek aldatuz gero pertsonaren errealiatea bera aldatzen zela.
Esperientzia honek neure behar izanak jagotera eraman ninduen. Urteak neramatzan bizitza lasaiago eta jasangarriago baten beharrean. Nire bizitzaren abiadura jaitsi behar nuenaren barne ahots bat entzuten nuen sarri. Gure hiri bizitza utzi eta landa bizitzan murgildu ginen. Baserria eta lurrak erosi eta berrogeitahamar bat urte hutsik zeramatzan baserri zaharrari bizi berri bat emateko abenturan abiatu ginen. Hau nire lan arloko lan kopuruaren igoera esponentzial batekin etorri zen eta baita Covid-ak ekarritako lan baldintzen gaiztotzearekin. Bajan egoniko eta enpresarekin eginiko negoziazioen epe baten ondoren, irteera negoziatu batera irisi nintzen. Bertan hasi zen gure etxeari forma ematera eta nire pertsonaren azterketara dedikatu naizen denboraldi hau. Hasiera batean, era autodidakta batean hasi nintzen biodeskodifikazioa, terapia metodo desberdinak eta arnasketak ikasten. Gerora, emozioen ikasketak liluratu ninduen, Bioneuroemozioa®n murgildu nintzelarik. Bioneuroemozioa®k nire bizitzan lagundu nauten sintoma fisikoei erantzun berriak aurkitzen lagundu nau, argia emanaz baita nire blokeo eta pertsonarteko gatazkei.
Nire sinesgaiztasuna honelako metodoen aurrean, mundu tekniko batetatik etorrita, guztizkoa izan zen hasiera batean. Halakoa izan da laguntza, nire momentu honetako ilusiorik handiena, ahalik eta jende gehiena lagundu ahal izatea bait da. Metodoa partekatzea bizitzako arazoei aurre egiteko, eta pentsatzeko era desberdin asko daudela erakustea da helburua.
Neure burua persona ulerbera, intuiziozko eta nekaezin moduan ikusten dut. Naiz eta hitz hauek NAIZenaren zati txiki bat baino ez duten adierazten. Nire bizitzaren kontrola askatzen eta ziurgabetasunean bizi izaten ikasi dut, oparotasunean sinisten eta nire barne ahotsari jaramon egiten. Egiazkoago sentitzen naiz neure buruarekin eta honek aldaketak ekarri ditu nire baitan eta nire inguruan.
Reiki sesioak
Profesional zertifikatuek eginiko Reiki usui terapia baten bila baldin bazabiltza, gurekin sesio bat erreserbatzera gonbidatzen zaitugu. Terapia bakoitza ikuspegi holistiko batetatik lantzen dugu, Reikia Bioneuroemozioko jakintzekin uztartzen dugularik, gorputzaren zonaldeen eta beraien garrantzi emozional eta fisikoa aztertuz, zure ongizatea jatorrian eragiten ari duen arrazoiak ulertuaz. Horrela, ikuspegi oso eta pertsonalizatu bat eskaintzen dizugu, non ez duzun soilik behin behineko hobekuntza bat sentituko, baizik eta zure ongizatea epe luzera hobetzen lagunduko zaituzten tresnak garatzen ere lagunduko zaitugu.
Zure zuzeneko edo onlineko Reiki Usui sesioa eska ezazu eta zure ongizatea gaur bertan eraldatzen hasi zaitez.
Sesio bakoitza hurrengo puntuez osatuta dago:
Hasierako elkarrizketa: Bertan zure beharrizan fisiko, emozional eta espiritualak identifikatuko dira.
Giro erlaxatua: Jantzita ohatila batean etzango zara, musika gaxoko inguru lasai batean.
Energia Kanalizazioa: Terapeutak, bere eskuak puntu energetiko desberdinen gainean bere eskuak kokatuaz, energia gehien behar den lekuetarantza joaten lagunduko du.
Bezeroaren partetik beharrezkoa den gauza bakarra erlajazio sakon bat da, beroa sentitu dezakeelarik, inurridura, pake sakon bat edo eta inolako sentsazio berezirik ez, baina efektuak beti barrenean lanean arituko dira.
Sesio itxiera: Sentsazioak elkarbanatzeko espazio txiki batekin bukatzen da.
Sesio bakoitzak 50 eta 60 minutu arteko iraupena du eta efektua lehenengo esperientziatik nabaritu daitezke.
Reiki Usuiaren jatorria
Mikao Usui, 1865ean Japonen jaioa, izan zen metodoaren asmatzailea.
Rei (unibertsala, mugarik gabea) eta ki (bizi energia) japoniar hitzetan du jatorria.
Bere 5 printzipioak hurrengoak dira:
Japoniarretik itzulita honela ulertu daiteke “bizitzaren miraria sortarazten duen bizi-energia euri miragarria”.
Zer da?
Eskuen bitartez bizi-energia bideratzeko teknika bat da. Energia berrorekatzeko eta blokeoen askapenerako sistema bat. Edonork indartu dezake osatze prozesua bere gorputzeko energia elektromagnetikoa igorriz, baina Reikiak ordea Energia Unibertsalarekin lan egiten du (Prana Hinduentzako, Mana Kaunentzako edo Chi Txinatarrentzako), gorputz fisikoak goragokoak diren bibrazio mailetara altxaraziz, zenbait kanale irekiaz eta Chakra deituriko zentru energetikoak konektatuaz Reikiaren bibrazio mailara.
Reikiak ez du osatzen, norberaren autosendaketa mekanismoak aktibatu baino ez ditu egiten, zure energia sistema orekatuaz eta oreka hori beste maila batzuetan berrezartzen lagunduaz.
Reikia beti onerako da eta onura dakar beti, bai hartzen duenarentzat eta bai bideratzailearentzat.
Reikiak ez du sinismen sistema jakin bat, beraz ez da erlijio ezta sekta bat ere.
Reikia ez da lan mental bat. Ez da zertan adimena bideratu ez kontzentratu behar.
Hiru mailak
I Maila. Maila fisikoa. Behin abiarazia, eskuekin norberari edo beste batzuei tratamenduak egitera ahalduntzen gaituen maila da.
II Maila. Maila mental-emozionala. Energiaren erabilerarako intentzioa adierazteko ikurrak erabiltzen ikasten da, tratamendu era berriak gehituaz. Reikia distantziara ematen ikasten da, etorkizunera, iraganera eta egoera edo erlazioetara.
III Maila. Maila espirituala. Barrura begirako begirada bat da. Zure izate funtsarekin konektatzeko aukera eskeintzen dizu. Energia indartzeko ikur berriak ematen dizkizu eta Maisu izateko prestatzen zaitu.
Ikurren erabilera
Reiki ikurrek, energia erabiltzen lagundu, eragina handitu eta erabilera errazten laguntzen dute. Hiru dira garrantzitsuenak, Chokurei, Seiheki eta Hon Sha Ze Sho Nen.
Chokurei. Ahalmenaren ikurra.
Reikiaren eragina haunditzeko erabiltzen da. Bezeroaren inguruko espazioa orekatzeko ere. Energia fluxua ireki eta ixten duen giltza baten modura ikusia da.
Ikur honek goi partean lerro horizontal bat du, Unibertsoaren energia maskulinoa irudikatzen duelarik, batzutan Shiva deiturikoa. Lerro bertikalak Lurrera jeisten den energia irudikatzen du, baita bizkar hezurra. Espiralak Shakti edo Kundalinia irudikatzen du, Unibertsoaren energia femeninoa delarik eta normalean lurraren energia delarik.
Seiheki. Oreka psikiko-emozionala.
Garunaren ezker eta eskuin hemisferioak orekatzeko erabiltzen da, armonia eta pakea ekarriaz. Erlazio arazoak konpontzeko egokia.
Ikurraren ezkerreko aldea, erpin eta lerro zuzenez osatua, logiko eta lineala den garunaren ezker aldea ordezkatzen du. Eskuma aldeak, biurgunez osatutakoak, garunaren eskumako aldea irudikatzen du, intuiziozkoa, irudimentsua eta sortzailea.
Hon Sha Ze Sho Nen. Distantziaren ikurra.
Gugandik urrun aurkitzen den pertsona bati sesioa egiteko erabili dezakegu, iraganera bidaiatzeko eta bertan bizitako egoera traumadun bat lantzeko edo eta etorkizunera bidaiatu eta aurreikusia dugun eta zaila izan daitekeen egoera edo jardunaldi bat lagundu ahal izateko.
Daukona aberastasunik handiena bezela kontuan hartzen ez duena, zorigaiztokoa da, naiz eta munduaren jabe izan.
Konsultak:
Telefonoa: 648233829 (Sakelekoa eta Whatsapp-a)
E-mail: bione@bione.eus