Orain arte izan zaren hori, guztiz ondo ez dabioleneko momentu batean zaude. Zugan insatisfakzioa edo zeozer ondo ez doanaren sentsazioak areagotzen doaz. Zure gorputza disfuntzioak azaleratzen hasten da eta ez dakizu ondo zergaitik den. Erremedio desberdinak probatu dituzu baina eraginkorrak ez direla ikusi duzu. Zeozerk diotsu ulertzen ez duzun zerbait badagoela.
“Mens sana in corpore sano”. Guztiok ezagutzen dugun esaldia, baina gutariko gutxi heltzen dena ulertzera benetan zein puntutaraino den egiazkoa.
Pertsona guztiok dugu maskara sozial bat, gure barneko niarekin bat ez datorrena. Gutxiespenaren edo partaidetza sozialaren ukazioaren beldurrez, gure ezaugarri asko ixilarazten ditugu. Baina denborarekin maskara hau gure pertsona edo izatea bihurtzen da. Horrexegaitik suitzar psikiatra C.G.Jung-ek pertsona deitzen zuen maskara hau. Eta sorreran gure parte osatzen duten, baina estaliak, ez onartuak edo gatazkak sortarazten dituzten ezaugarriak, ezkutatuak egotera pasatzen dira, beraz itzala deitzen dira.
Gure ezaugarri diren atalak ezkutatu edo ez ikusteak gugan sortarazten duen estresak, gorputzak ez esandakoak sintoma fisiko moduan adierazten hastea dakar. Gure pentsamenduek arau sozial eta familiarretara egokitzen dituzten gauzak sentitzen ditugu, onartuak izatearren edo eta besteak ez gogaitzearren. Sentitzen dugunarekin kontrajarria daguen hura egiten bukatzen dugu. Errepresio hau talka emozional bat da, zeinek estresa sortarazi eta gaixotasunean murgiltzen gaituelarik. Itzala zenbat eta gehiago ukatu, orduan eta ondorio bortitzagoak bilakatzen dira (gatazka eta gaixotasun gehiago eta larriagoak).
Gehienetan ez diogu uko egin nahi gizartearen partaide izatearen sentsazio horri eta gure izakera aldatzea ere ez dugu nahi izaten, txikitatik ikasi dugun egokitzapena bait da eta honek gure egoa elikatzen bait du.
Bestetan, ez gara kontziente gure inkongruentzia emozionalaz, urteak bait daramatzagu jaramonik egin gabe.
Beraz gorputza adimenaren bitartez osatzera heltzeko , gure jarrera eta hitzaldi justifikagarriak ikusi eta aztertzen ikasi beharko dugu, bertan gure pertsonaz jabetzen diren emozioak agertzen bait dira. Hauek gure itzalarekin lotuak daude eta era inkontziente batean azaleratzen dira.
Ze egoera defendatzen duzu? Zer da baldintza berriak izanik ere aldatzeko prest ez zaudena? Ze sentimendu azaleratzen da pertsona maitatuekin dituzun gatazketan?
Entrenamendu mental bat eskatzen duen lana da, non gure jarrerak, sentimenduak, pentsamenduak eta emozioak aztertzen kokatuko behar garen.
Gure inkongruentziak, gehiegikeriak eta sinismenak kontziente egiteak, heurengandik libratu ahal izatera eta beraiek sortarazten diguten estres emozional guztia askatzera garamatza. Norbere niarekin gertuagoak diren eratan erreakzionatzeko gaitasuna ematen digu.
Honek gure itzalaren ezagutza sakonago batera garamatza, baina askotan deseroso sentiarazten edo gure egoak artu gura ez duen erabaki bat hartzera bultzatzen gaitu. Gehienetan jarrera berdinak izaten jarraitu gura dugu, eta sintoma fisikoa medikamentu edo ebakuntza bitartez aurregin. Honekin ez dut esan gura aukera hau okerra denik. Askotan ez gara gai gure inkongruentziei irtenbide bat aurkitzen, eta beraz medikuntza konbentzionala irteera eraginkor bat bilakatzen da maila korporalean. Baina ez diezaiogun gure buruari iruzur egin. Zuk badakizu zeozer ez dagoela behar bezela. Sakoneko arazoak bertan egoten jarraitzen du eta bere izaera beste arazo fisikoen bitartez erreklamatzen jarraituko du. Izatez arazo fisiko horiek zure inkongruentzia emozionalari irtenbidea emongo diote, zuri mugitzen, ikusten, entzuten edo irensten ez uzten, era natural batean adierazten ez duzun guztia.
Osasuna ulertzeko era holistikoago bat dago. Ez soilik gorputz fisiko baten moduan, baizik eta fisikoa, energetikoa, emozionala eta mentala diren sistemen batura bezala. Guzti hauek lerrokatuak ez baldin badaude, ezin dugu osasunaz hitz egin. Hobetu bai egin daitekeela, aipatutako edozein sistematatik, baina ezin da ahaztu orekaren bilaketa hori orduan eta anitzago egin (elikadura, emozioaklandu, kirola…), errazago izango da homeostasia berreskuratzea, edo era soilago batean adierazia, gure izatearen oreka naturala berreskuratzea.
Honaino heldu baldin bazara, kontatu dudanak zugan erresonantzia bat egiten duenaren seinale, eta bizi duzun gaixotasunak eragiten dizkizun arazo guztiei, irtenbide psikiko eta emozional bat aurkitzearen beharra sentitzen duzula.
Eta hemendik aurrerako bide guzti hau zuretzat ezezaguna baldin bada, ez zaitez arduratu. Esnatze espiritualaren momentuan zaude. Erantzunak aurkitzeko momentua eta benetan zugan berreskuratzea eta barneratzea behar duzun guzti horri ulermena emateko momentua. Lan sutsua da baina atsegina.
Bakarrik ez zaudela adierazteko probesten dut. Bakarrean edo lagundua egin dezakezun bide bat da. Eta hortarako gaude bidelaguntzaile emozional, espiritual eta psikikoak.
Bide ona izan eta argitasuna aurki dezazula opa dizut.