Lan-gatazkak: ispilu bihurtu zure hazkunde pertsonalerako

Nork ez du bizi izan gatazka, mespretxu edo ulertezintasun egoeraren bat bulegoan lankide edo nagusi dituzunekin?

Enpresa norberaren familia nuklearraren irudikapen sinboliko bat baino ez da. Eta bertan ditugun gatazkak, etxekoen errepresentazioak baino ez dira. Aldea da askotan etxean ez garela kontziente gatazka horietaz, maitatutako senideei diegun leialtasunak ezindu egiten bait gaitu gure ezinegona nabaritzen. Ontzat ematen dugu ezinegon hori beraiengatik. Emozionalki ez lotutako pertsonekin ordea, sentimendu berdin horiek azaleratzen dira, baina gehiago igertzen dugu sortarazten diguten ezinegona.

Ezin ahaztu, sentimendua edo zauria gugan dagoela gatazkaren aurretik. Lanean edo edonon bizi dugun bizipen hori, behin eta berriro errepikatzen dugu, atzetik ezkutuan dagoen gurekiko barne epaia kontziente egiten dugun arte. Honek barne zauri hori ulertzeko gai egiten gaitu eta gatazkak beste prisma batetatik ulertzeko gaitasuna ematen digu, inorrekin zorretan sentitu barik edo errurik sentitu gabe beste jarrera bat hartzeko gaitzen gaituelarik. Gehienbat gure jarrerak gurasoekiko leialtasunak bait dira. Gure pertsonaren egokitzapena beraien premietara eta gure premia baita klan edo familia baten parte izatera. Honako hau lehen mailako sena bait da, bizirautearekin erlazionatutakoa, eta gehienetan modu automatikoan eta inkontzientean aktibatzen zaiguna.

Nagusiak, aita edo etxeko agintea simbolizatzen du. Ama ere izan daitekeelarik, dana ere energia maskulino eta femeninoa nogan dagoenaren arabera. Nagusiarekin gure min sentimenduak berritzen ditugu (onarpen falta, autoritarismoa, inposaketa, sumisioa, etab.). Orekatua ez dugun oro berriro ere berpiztuko zaigu.

Gatazka gugandik kanpo ikusiko dugu. Bestea gure minaz errudunduko dugu. Tratu txarrak guri emateaz, gu ez ikusteaz, etab. Baina etxean bizitako zauri berdina da. Askotan gure ezintasuna onartu eta egoera horiek behin eta berriz irauten jarraituko dugu. Bestetan, ihesean,  lanez aldatzea erabakiko dugu. Baina aurrerago ere egoera berdinekin aurkituko gara, gure ezintasuna edo epaia ulertzeko gai ez baldin bagara, eta gure buruak beste era batera izaten baimentzen ez baldin badugu.

Eta gatazka egoerak gure buruarekiko epaien ondorio direla diodanean, zutariko askori belarriak kirrinkatuko zaizkizue eta buruko kableak gurutzatuko. Baina bai. Gure buruekiko epaiak dira besteen errespetua jasotzetik urruntzen gaituenak. Nire burua errespetatzen ez badut, duina sentitzen ez naizelako, errespetatzen ez nauten pertsonak erakarriko ditut nire bizitzara, ez bait naiz nire beharrizan eta mugak defendatzeko gai.

Egoera hau, lankideekin isladatua etorri daiteke ere, anai arreba edo eta bikotea sinbolizatu dezaketelarik.

Lanetik eskuratutako soldata edo dirua, norberak bere buruarekiko duen balio autokontzeptuarekin erlazionatu dago. Sinbolikoki amarekin erlazionatu dago (bera bait da jaioten garenetik elikatzen gaituena). Ama – seme/alaba arteko erlazioa onarpen gutxikoa edo etengabeko balio galera duen horietakoa bada, ezinezko izango zaigu pertsona gaitu eta oso sentitzea, eta ondasunak merezi izateko duin sentitzea. Besteen aurrean etengabe justifikaziotan egongo gara, ez bait dugu izatearen merezimendurik. Enpresa barruan edo edonon iruzurti moduan sentituko gara, erdipurdiko profesional moduan edo gure buruekiko etengabeko dudatan.

Zauri horiek gainditzen ditugun momentuan, bestelako lan erlaziotan aurkituko gara.

Gauzea da nola gainditu min sentimendu horiek?

Zauri horiek haurtzaroan sortu zitzaizkigun. Bardin da gurasoak perfektuak edo zuzenak izaten ahalegindu diren ala ez, horrela izanik ere, zauriak egongo bait dira seme alabengan. Ete baieztapen honetatik hain zuen ere dator irtenbidea. Gure gurasoak beraien zauriekin, gu gauden egoera berdinean zeudela onartzea, eta jakin edo ahal izan zutena egin zutela.

Irtenbidea beti dago norberagan. Honek gure egoeren arduradun egiten gaitu, baina baita gaitasuna eta ahala ematen digu edozein egoerari buelta emateko, inoren dependentziarik gabe. Ez dago zure zailtasunak kanpotik konponduko dituenik. Zu zara irtenbidea. Zure ikuspuntuak aldatzen, zure errealitatea aldatuko duzu. Inguratzen zaituztenak onartzen dituzunean, eta zure barne gatazken islada baino ez direla konturatzean, zure burua gehiago balioztatzen hasiko zara, gehiago errespetatzen, eta bizitzari zure beharrizan eta lehentasunak aldarrikatzen beldurrik gabe. Zurekin dauden askok onartuko dute zure aldaketa hori, eta beste askok ez ordea zure bizitzatik desagertuaz. Bizitzak zure izate berriari hurbilagoak diren pertsonak ekarriko dizkizu. Ez izan beldurrik beraz. Hor bait da gure beldurrak agertzen diren puntua. “Lanetik kanporatuko bait naute”, “hipoteka bat ordaindu behar dut baina”, “enpresa diruz txarto dabil eta ezin dit soldata igo”. Entzungor egin zure beldur hitzaldien aurrean. Zure momentuko egoerara lotzen zaituenak dira. Balioztatu zure burua, inork ez bait du egingo zure ordez.

Azaldutakoa ulertzeko, izpiluaren alegoria kontatzea dut gogoko.

Izpiluan begiratzen zarenean (fisikoa edo bizitzakoa), zure irudiaren isla ikusten duzu (fisikoa edo sinbolikoki beste pertsonekin bizi dituzun erlazioetan). Isla fisiko hori gustoko ez duzunean, zure burua aldatzen saiatzen zara ikusten duzuna edertzeko. Aldiz bizitzan aurkitzen ditugun isletan (erlazio, gatazka) lagun urkoa aldatzen saiatzen gara, eta gertatzen zaigunaren errudun bezela ikusten dugu. Jarrera honek ez du ikusitakoa aldatzen. Kexuek besteen aldaketa baino ez dituzte bilatzen eta norberaren mugiezinkortasuna. Hau manipulazioa baino ez da.

Era nabari ezinean ematen da askotan guraso eta seme alaben artean. Seme alabentzako onura eta asmorik onenak izanik. Lagun urkoa den moduan errespetatu eta onartzeko gai garenean, naiz eta honek guri mina eragin, gai izango gara gure buruak onartzeko. Hori bai, honek ez esan nahi beraiek errespetatu eta onartzeagaitik, zure buruari entzungor egin behar diozunik. Besteen bideak eta beharrizanak onartzen dituzunean, zure bidea askatasun osoz aukeratzeko gai izango zara eta asebetetzen zaituzten pertsonez inguratzeko, behar ez dituzunak albo batera utziz nahiz eta familiartekoak izan, zure nagusiak edo espiritu santua. Behar duzuna ezagutzen duzu. Bide bakarra dago bizitza honetan. Berdin dio non eta norekin. Baina inoiz ezin dena falta norberarekiko errespetua da, autobalioztatzea eta norbere buruaren zaintza. Beharrezko duzuna konplexu barik adieraz ezazu. Mundu osoak ezagutu behar du. Hitzek ideiak errealitate bihurtzeko gaitasuna dute. Ez da nahikoa aldaketa sentitzearekin. Momentu bakoitza da egokia behar duzun errealitate berri hori gauzatzeko.